dissabte, 31 de desembre del 2011

2011 Balantzea

Gaurko eguna urteko azkena da. Aitzaki honekin ez dira gutxi atzera begiratzen dutenak azken 365 egunetan zehar zer gertatu den aztertzeko edota gogoratzeko. Beste batzuen artean badira pertsonak nahiz elkarteak, baita irratiak eta telebistak ere.  Nik egiten badut ikusten dudana bidaiak dira...
     
Lan egiten nuen bitartean, eta hilabete batzuetan ikasi ere ikasten nuenean, bizipen ahaztezinak bizi izan ditut. Gaur, pizka bat gainetik, 2011 urtean zeintzuk izan diren bisitatu ditudan herriak gogoratu nahi dut:
  • Herrialde Katalanak (Bartzelona, Valentzia, Lleida, Olot, Perpinyà, etc.)
  • Eukal Herria (Donostia, Bilbo, Biarritz, Baiona, Donibane Garazi, Iruña, etc.)
  • Okzitania (Bordele, Tolosa de Lengadoc, Paue, )
  • Txina (Beijing)
  • Espainia (Burgos)
  • Portugal (Lisboa)
  • Alemania (Heidelberg, Frankfurt am Main, Aachen, Köln, Hannover, Hamburg, Heide)
  • Danimarka (Esbjierg, Odense, Copenhaguen)
  • Suedia (Stockholm)
  • Finlandia (Helsinki)
  • Estonia (Tallinn)
  • Letonia (Riga)
  • Irlanda (Dublin)
  • Italia (Napoli, Pompeia, Erroma)
  • Città del Vaticano
     
Bidaia guztietan oroitzeko bizipenak eduki ditut, farre egiteko momentuak bizi ditut, gauza franko ikasi dut, ... Baina orain etorkizunera ere begiratzea egokitzen dit. Izan ere, azken hiru urte eta erdiz Donostian bizi izan naiz baina dagoeneko utzi berria dut hiri hau eta beste bide batzuk ireki behar ditut, zein baino zein interesgarriagoa. Blog honen bidez frogatuko dut benetan denbora aprobetxatzen dakidan. Momentuz:

Urte berri on guztioi!!

(llegeix aquest article en català: Balanç 2011)

dijous, 29 de desembre del 2011

Bidaien oskola

Behin baino gehiagotan autoan lo egin dut (Burgosen, Madrilen, Bordelen, Carcasonan, ...) baita beste norbaitekin ere pare bat aldiz. Jendeari azaltzen diodanean, ordea, guztiek ez dudala deskantsatu penstatzen dute... Inork ez dakiena da kotxean bertan benetazko ohe bat daukadala!

Autoa erosi eta gero hortxe ere ohe bat behar nuela konturatu nintzen. Ataza ez zen batere zaila: ohea egiteko hiru egur erosi nituen, base gogorra behar bainuen; horrelako gauzeentzat espuma bat, ondo deskantsatzeko balioko zidana; eta bukatzeko izara edo tela bat, dena tapizatzeko. Espumak 1,90 x 1,35 zmko neurriak zituen; horrek esan nahi du bikoteko ohe bat egin nuela. Eta hori guztia egiteko erabili nituen tresnak zerra bat, kuter bat eta engrapadora profesional bat izan ziren.

Autoa erraz alda daiteke itxura normal batetik azaldu dudan kotxe-ahoera. Hori bai, beti aukeratu behar dut zeinekin joan nahi dut, izan ere ohea eramateak barruko guztia aldatzen baitit. Hala ere, ohea jartzeko lana ez da betere zaila eta gutxi gorabehera ordu erdi batean eduki dezaket. Egin behar dudan gauza bakarra zera da: aurreko aulkiak makurtu, atzekoak kendu (etxean uzten ditut) eta geratzen den lekuan prestatu nituen hiru moduluak zuzen jarri. Honekin dagoeneko egin dut ohea. Gero, bidaiatzeko zailtasunik gabe modulu bat altxatzen dut eta aurreko aulkiak bere posiziora eraman.


Datorren astean nire kotxe-ohearekin bidaia luze bat hasiko naiz Afrika aldera. Horri esker badakit inoiz ez naizela kalean geratuko: Uneoro non egon edukiko dut, euria hasten duenean barraskiloa bere oskolan makurtzen den bezala.

(llegeix aquest article en català: El meu cotxe-llit)